Europako parlamenturako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa egin dute Beasainen
Aukeratuak izan diren herritarrek osatuko dituzte datorren ekainaren 9an hauteskunde mahaiak. Beasaingo Udalaren webgunean egin daiteke zozketaren kontsulta.
Europar Parlamenturako hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin da gaur goizean Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Aukeratuak izan diren herritarrek osatuko dituzte datorren ekainaren 9an hauteskunde mahaiak. Aukeratuek etxean jasoko dute jakinarazpen pertsonala. Hemen sakatuta ere egin daiteke kontsulta.