Adur Ezenarro Ordiziako alkateak pintxoak banatu ditu saltzaileen artean, baserritarren eguna ospatzeko. Berritasun gutxiko garaia bada ere, tarteka agertzen dira batzuk, marrubiak bezala. Ziza ugari ere izan dira gaur.
Errendimenduko ligako finalak hartuko ditu Beasaingo Antzizar kiroldegiak larunbatean. Emakumezkoen eta gizonezkoen, kadete, junior eta senior mailatako finalak jokatuko dira, 10:00etan hasita.
Hurrengo urteko egutegirako irudi bila dabil, eta galdetegi bat zabaldu du herritarren artean. Legazpiz «harro egoteko hamabi arrazoi» bildu nahi ditu.
Joaneko partida larunbatean jokatuko dute beasaindarrek, etxetik kanpo.
Lanen hasierako azterketa lanak egiten hasita daude egun hauetan. Guztira, 173.130 euroko aurrekontua dute lanek. Herriko kale argiak eta industria guneetakoak aldatuko dituzte.
Legazpin jokatuko da Gipuzkoako gazteen aurresku txapelketaren saio erabakigarria. Beste bost dantzari legazpiar ere izango dira Errenteriako hilaren 25eko finaletan.
Maialen Akizu urretxuar bertsolaria ariko da Mitxoletak taldearen botilero lanetan, tarteka bertsoak kantatuta. Aitor Mendiluzek egingo ditu Bitxiloreak taldearen entrenatzaile lanak.
Maddi eta June Aiestaran ahizpak eta Maide Garmendia ariko dira aurreneko faseko azken saioan. Idiazabalen Peritzek irabazi zuen ostegunean, eta Odei Lopez legorretarra nagusi Getarian.
Gaztediren aurka, igandean, 11:30ean jokatuko dute partida. Irabaziz gero, Ordizian maiatzaren 25ean jokatuko diren Euskal Ligetako finaletan, emakumeen ligako finala jokatzeko eskubidea lortuko dute.
Adur Ezenarrok, Ordiziako alkateak, Pottoka tabernak egindako azokako pintxoak banatu dizkie baserritarrei banan-banan, egiten duten lana eskertzeko.
Ordiziako Udalak ‘Udaberria transloratzen, Ordizia transformatzen’ zikloaren laugarren aldia abiatu du. Egitasmoak «gizartearen aniztasuna» erakutsaraztea du helburu.
Aukeratuak izan diren herritarrek osatuko dituzte datorren ekainaren 9an hauteskunde mahaiak. Beasaingo Udalaren webgunean egin daiteke zozketaren kontsulta.