Iker Sukia lazkaotar artzaina, BCC-ko ‘talentudunen’ artean
Iker Sukia Ixidro aitarekin, aurtengo apirilean ateratako argazki batean.Asier Zaldua Basque Culinary Center ikastetxeak Gastronomiako Ehun Gazte Talentudunen zerrendan sartu du Iker Sukia artzain eta gaztagile lazkaotarra. Goierritar bakarra da. Elikaduraren sektoreko profesional gazteak bereizi dituzte. Gastronomia «eraldatzeko» jardunaldian izan zen Sukia herenegun Donostian. Orain lau urte hartu zuen etxeko martxa.













