Iñaki Perurenaren bisita Zeraingo Kulturaldian
Zeraingo Udaberriko 7. Kulturaldiaren barruan, Iñaki Perurenaren Harria, maitasun istorioa ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da ostiral honetan, 19:00etan herriko plazan. Perurena harri jasotzaile ohiak gidatuko du saioa eta ondoren, mokadutxo bat egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, San Isidro eguna —atzerapenarekin bada ere— ospatzeko.