‘Munduketariak’ ipuin musikatua eta marraztua, antzokian
Gaur, 17:15ean, Munduketariak ipuin musikatu eta marraztua izango da Ordiziako Herri Antzokian. Patxi Zubizarreta ordiziarrak bere ipuina narratzen duen bitartean, Jokin Mitxelena marrazten ariko da, Joserra Senperena pianoa jotzen eta Maddi Oihenart abesten. Ekainaren 2an Ordizian Publikoa aI do lelopean ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiaren barruan sortutako liburuaren harira sortutako ikuskizuna da.