Herri kirol saioa egingo dute igandean Mutiloan
Xabier Arakama eta Joxe Mari Esnaola zegamarrak eta Xabier Dorronsoro eta Eneko Arzelus zeraindarrak, azaroan, Zegaman egindako aizkora desafioan. Gotzon Aranburu Herri kirol saioa antolatu dute igande honetarako Mutiloan, 12:15ean izango da plazan. Xabier Dorronsoro zeraindarra eta Iñaki Ibarguren mutiloarra eta Eneko Arzelus zeraindarra eta Joseba Arakama zegamarra arituko dira aizkoran, bikoteka. Jon Unanue, Goenatxo III.ena azkoitiarrak, harri jasotze erakustaldia eskainiko du, ondoren.













