Palestinaren aldeko elkarretaratzea bihar, Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak bat egin du Gernika Palestina Herri ekimenak egindako deialdiarekin. Ekimenak Netanyahu nazioarteko epaileen aurrera eramatea, Gazan elkartasun proiektuak aurrera eramatea eta Palestinaren egoera ikustaraztea ditu helburu. Horretarako elkarretaratzea deitu dute bihar SOS Rafah lelopean, 19:00etan plazan. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.