R5 GT Turbo autoen erakusketa antolatu dute, larunbatean
Euskal Herriko 2. Renault GT Turbo Eguna antolatu dute larunbatean Zegaman. 80. hamarkadaren hasieran oihartzun handia izan zuen modelo honen erakusketa jarriko dute Zegamako plazan, 13:45etik aurrera. Renault Clio modeloaren aitzindaria izan zen eta garaiko bestseller ukaezina. Bertsio ugari egin zituzten, tartean nabarmentzekoa, GT Turbo delakoa.