Zinegoak jaialdiko filmak Lazkaon ikusi ahalko dira bihar
Bilboko 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren hedapen emanaldia izango da, bihar, Lazkaon. Zinegoak jaialdian aurkeztutako sei pelikula laburrok jarriko dituzte Areria aretoan, 19:00etan: Mating (AEB, 15 minutu), Precoz (EH, 15 min), Dena asmatuta dago (EH 14 min), Flores de otro patio (Suitza-Kolonbia, 15 min), Analog Z love (Espainia, 3 min) eta La tentacion du Panda Roux (Frantzia, 20 min).