Araman garagardo azoka egingo dute maiatzaren 24an
Goierriko Basabe eta Emaneurre garagardoekin batera, Santa Clara, Pater 6, Hefe Weissbier eta Krombahcer garagardoak dastatzeko aukera izango da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/06/garagardoa_emaneurre.jpg)
Garagardozaleek hitzordua dute maiatzaren 24an Araman, garagardo azokan. Loitza pilotalekuan jarriko dute garagardotegia, 19:00etatik aurrera.
Goierriko Basabe eta Emaneurre garagardoekin batera, Santa Clara, Pater 6, Hefe Weissbier eta Krombahcer garagardoak dastatzeko aukera izango da.
Garagardo bakoitzak 3 euro balioko du (pitxarrak 2 euro). Pintxoak ere egongo dira 2,5 euroan.