Beasaingo Hiria eta Igartza Saria argazki lehiaketetako sariak banatu dituzte
Argizpi argazkizale elkarteak antolatutako lehiaketak dira biak. Argazki finalistekin erakusketa zabaldu dute Igartzako Jauregiko erakusketa gelan. Ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.
60. Beasaingo Hiria eta 25. Igartza Saria argazki lehiaketetako sariak atzo banatu zituzten Igartzako Jauregian egin zuen ekitaldian. Argazpiren webgunean ikus daitezke argazki sarituak eta finalistak.
Lehen sariketara Euskal Herriko, Espainiako eta beste sei herrialdetako 70 egilek aurkeztutako 279 argazki jaso dituzte Argizpikoek.
Bigarren sariketara Euskal Herriko eta beste hamabost herrialdetako 67 egilek aurkeztutako 750 argazki jaso dituzte Argizpikoek.
Argazki irabazleekin eta finalistekin erakusketa egongo da ikusgai Igartzako Jauregiko erakusketa gelan ekainaren 2ra arte.
60. BEASAINGO HIRIA ARGAZKI LEHIAKETA
25. IGARTZA SARIA ARGAZKI LEHIAKETA
ANIMALIAK. 1. SARIA. Lalith Ekanayake (Fragile Guardians)
LANDAREAK ETA PERRETXIKOAK. 1. SARIA. Cesar Llanes (Flujo foral)
PAISAIA. 1. SARIA. Iñaki Bolunburu (Laino jauzia)
SORKUNTZA NATURAN. 1. SARIA. Ruben Perez (Atrapado)