EH Bilduko hainbat alkatek eta udal ordezkarik Renferen "murrizketak eta zerbitzu kaskarra" salatu dituzte
Renferen aldiriko trenaren Irun-Brinkola lineak zeharkatzen dituen herrietako EH Bilduren hainbat udal hautetsik agerraldia egin dute.
Renferen aldirietako Irun-Brinkola tren ibilbideko EH Bilduko hainbat alkatek eta udal hautetsik azken hilabeteetan egindako “murrizketa eta zerbitzu kaskarra” salatu dituzte. Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak egin irakurketa guztien izenean. “Abiadura Handiko Trenaren hirugarren haria jartzeko eta Loiolako tunelaren galiboa handitzeko lanen ondorioz, Renferen tren zerbitzuan arazo ugari izan dira azken hilabeteetan, herritarrei kalte ugari sortuz”.
Apirilaren 29tik aurrera, gainera, “Aldi Baterako Bide Bakarra ezarri da, Donostiako eta Hernaniko geltokien artean. Ibilbide hori Irun eta Errenteria arteko bide bakarrean dagoenari gehituta, zerbitzuaren kalitateak nabarmen okerrera egin du eta ibilbidea egiteko behar den denborak gora egin. Trenaren erabiltzaileek 2016an Irun-Brinkola ibilbidea egiteko ordu bat eta erdi behar baldin bazuten, 2017tik aurtengo apirilaren 29ra arte ordu eta 45 minutu behar ziren, eta 29tik aurrera, berriz, bi ordu”, zehaztu du.
Era berean, Espainiako Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioari zein Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailari eskatuko diete “ahalik eta gehien gutxitu dezatela Adif eta ETS Gipuzkoan egiten ari diren AHTren obrek aldiriko zein distantzia erdiko trenen zirkulazioan eragiten duten kaltea”.
Mozioak
Hainbat udaletan mozioak sartzeaz gain, prentsaurrekoan parte hartu duten EH Bilduren alkateek iragarri dute eskutitz bana bidaliko diote Espainiako Garraio eta Mugikortasun jasangarrirako ministro Oscar Puenteri. Aurrez azaldutako egoera guztia salatzeaz gain, “urgentziaz eskatuko” diote Renfe operadoreari Irun-Brinkola aldiriko zein erdiko distantziaren linean eskaintzen duen zerbitzuaren maiztasunak eta ordutegiak bete ditzala.
Beste erakundeetan ere bai
Udaletatik harago ere joango dira EH Bilduko ordezkarien salaketak, Espainiako Senatuan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dituztenak.