Festak antolatzen hasteko bilera irekia deitu dute Zerainen
Badira hilabete batzuk Zeraingo hainbat gazte biltzen hasi zirela, herrian zenbait ekintza antolatzeko helburuz. Orain herriko festak dituzte helburu eta hasita daude, dagoeneko, antolatzen. Herritarren iritzia ere kontutan hartu nahi dute, ordea, eta horretarako, ostegun honetan, maiatzak 23 bilera irekia deitu dute, 19:00etan, eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera. Ez dute, momentuz, lekurik zehaztu.