Idiazabalek galdu egin du Eibartarraken aurka, asteburuan
Idiazabal Kirol Elkarteko erregional mailako jokalariak, artxiboko irudian. Goitb Idiazabal Kirol Elkarteko erregional mailako futbol taldeak Eibartarrak liderraren aurka galdu egin du asteburu honetan (1-2). Partida garrantzitsua zen Eibarkoa, irabaziz gero , zuzenean, mailaz igotzeko aukera baitzuten idiazabaldarrek. Dena ez dago galduta, hala ere. Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean igoera borrokatzeko playoff-a jokatu beharko dute Trintxerperen aurka. Irabazten duena mailaz igoko da.













