Iturriotz kalean errepidea moztuko dute Ordizia aldera
Beasaingo Jose Migel Iturriotz kaleko 15. eta 27. zenbakien artean euri-uren saneamendu sareari eta zoladurari dagozkion lanak egingo direla-eta moztuko dute trafikoa, maiatzaren 22tik ekainaren 14ra bitarte.
Maiatzaren 22tik ekainaren 14a bitartean, Beasaingo Jose Migel Iturriotz kaleko 15. eta 2.7 zenbakien artean euri-uren saneamendu sareari eta zoladurari dagozkion lanak egingo dira. Hori dela eta, udalak ohar bidez jakinarazi du ibilgailuen trafikoan eragina izango duela. Ordiziako noranzkoan, errepidea itxita egongo da, obrak iraun bitartean.
Garajeetako sarbideak
Iturriotz kalean ibilgailuen trafikoa erabat itxiko da, baina garajeetako sarrerak honela egokituko dira. Jose Migel Iturriotz 15A-B-C-D garaje komunitarioak: Garajeetara sarbidea Gipuzkoa Plazatik egin ahal izango da, ohiko moduan. Momentu jakinetan, garajeen sarbidea galarazi egingo da. Egoera hauek aldez aurretik jakinaraziko dira.
Jose Migel Iturriotz 19 aparkaleku publikoa: Ezkiaga etorbidetik zirkulazioaren kontrako noranzkoan sartu beharko da garajeetara. Momentu jakinetan, garajeen sarbidea galarazi egingo da. Egoera hauek aldez aurretik jakinaraziko dira.
Joan XXIII.a 12 kaleko pasabide pribatuak: Ezkiaga etorbidetik zirkulazioaren kontrako noranzkoan sartu beharko da pasabide pribatuetara. Momentu jakinetan, pasabide pribatuen sarbidea galarazi egingo da. Egoera hauek aldez aurretik jakinaraziko dira.
Oinezkoak: Oinezkoen sarbidea bermatuta egongo da une oro, baina eragozpenak eta aldaketak sor daitezke oinezkoen ibilbideetan, obren ondorioz.