Ordiziako kadete mailako neskak txapeldun saskibaloi Finalen Finalean
Ordiziako junior mailako neskak, berriz, azpitxapeldun gelditu dira.
Saskibaloi zaleen elkargune izan zen Beasaingo Antzizar kiroldegia larunbatean. Bertan jokatu zen, maila desberdinetako Gipuzkoako saskibaloi Finalen Finala. Hiru maila desberdinetan erabaki ziren txapeldunak. Goierritarrak ere izan ziren tartean. Ordizia K.E.-ko bi talde iritsi ziren final handira; kadete mailako eta junior mailako neskak, eta bietatik batek eraman zuen sari potoloa, gazteenak hain zuzen ere. Horrela geratu zen txapeldunen taula:
- Kadete neskak: ORDIZIA KE
- Kadete mutilak: EASO BASKET
- Junior neskak: MONDRAGON UNIBERTSITATEA
- Junior mutilak: AMA GUADALUPEKOA HONDARRIBIA
- Senior neskak TAKE EGUZKITZA SAGARDOTEGIA
- Senior mutilak ATLETICO SAN SEBASTIAN
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren ekimena izan da, BKL saskibaloi taldearen laguntzarekin, eta Udalaren, eta Arri eta Irizar enpresen babesarekin antolatu dena.