‘Haurrak eta pantailak’ hitzaldia gurasoentzat
Miren Ros aditua izango da hizlaria. Bi saio antolatu dituzte; maiatzaren 22an izango da lehena.
Haurrak eta pantailak hitzaldia izango da, Igartza jauregian. Miren Ros aditua izango da hizlaria. Bi saio egingo dira: bata, maiatzaren 22an, 17:30ean, LH4tik gorako gurasoentzat; eta bigarrena, maiatzaren 28an, 17:30ean, HH eta LH3 bitarteko haurren gurasoentzat.
Aldez aurretik izena ematea komeni da.