Itziar Zurutuzak 100 urte bete ditu
Itziar Zurutuza Zurutuzak 100 urte bete zituen atzo, maiatzak 20. Ataundarra da jaiotzez Zurutuza, eta 28 urte zituenean ezkondu zen Ormaiztegira. Mendea osatu duen ormaiztegiar bakarra da, momentuz. Baita azken urte luzetan zenbaki horretara iritsi den bakarrenetakoa ere. Atzo, Ormaiztegiko Udaleko eta elizako ordezkariek omenaldi txiki bat egin zioten bere etxean, senide eta lagunez inguratuta. Jon Enrike alkateak lore sorta bat oparitu zion ormaiztegiar guztien izenean.