'Mundua hobetuko dugu' erakusketa ikusgai dago Burdinolan
Andramendi ikastolako ikasleek Agenda 2030 oinarri hartuta egin dute lanketa. Ostegunera arte ikusgai egongo da. Aurkezpeneko bideoa albistean.
Mundua hobetuko dugu goiburupean, eskulan erakusketa dago Igartzako Burdinolan. Andramendi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek Agenda 2030 gaitzat hartuta hainbat gai jorratu dituzte: birziklapena, pobrezia, gerra… Lanketa horretatik sortu da erakusketa eta Lehen Hezkuntzako lehenengo, hirugarren eta bosgarren mailako ikasleek osatu dute. Era desberdinetako lanak egin dituzte: horma-irudiak, artelanak, maketak,…
Ostegunera arte egongo da bisitatzeko aukera, 18:00tatik 20:00tara.