Udako aisialdirako izen emateak irekita daude Seguran
Segurako Udalak udako aisialdirako hainbat proposamen zabaldu ditu. Udaleku irekiak izango dira 3 eta 11 urte arteko haurrentzat, uztailaren 1etik 24ra. Zerbitzua 10:00etatik 13:00etara eskainiko da eta izen ematea eta ordainketa egiteko epea maiatzaren 31n amaituko da. Haur bat, 75€; bi haur, 150€; 3 haur, 190€ eta lau haur, 210€. Ordainketa udaletxeak Kutxabank-en duen kontu korrontean egin behar da eta ordainagiria aisialdiasegura@gmail.com helbidera bidali edo liburutegian edo udaletxean entregatu beharko da adierazitako data baino lehen.
Gazte Aisia 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta uztailaren 1etik 19ra gauzatuko da; 11:00etatik 13:00etara. Izen ematea maiatzaren 31ra arte dago zabalik. Hemen klik eginda egin daiteke izen ematea.
Amaitzeko, 3 urtetik aurrerakoentzako igeriketa ikastaroa uztailaren 8tik 26ra egingo da, 12:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera. Izena hemen eman daiteke uztailaren 1era arte.