INFORMAZIO PRAKTIKOA. Zegama-Aizkorri mendi maratoia jarraitzeko informazio praktikoa
Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko hainbat datu eta informazio duzue albiste barruan: ordutegiak, lasterketa buruen balizko denborak eta trafikoa.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko hainbat datu eta ordutegi baliagarri.
- 07:30-08:00. Zegamako plazatik autobusez Apeaderoraino igo daiteke, eta handik Sancti Spiritura Amezti elkartekoekin.
- 09:00. Maratoiaren irteera.
- 10:45-11:00. Lehen korrikalariak Sancti Spiritutik igaroko dira. 2,5 kilometrotan 500 metro igoko dituzte Aizkorriko kontrolgunera iritsi arte.
- 11:15-11:30. Lehen korrikalariak Aizkorrira iristeko ordua.
- 12:45. Ordu horretarako espero da lehen korrikalaria helmugan.
- 14:00. Sari banaketa.
- 17:00. Helmugaren itxiera
LASTERKETA BURUA NON
Zegama-Aizkorri mendi maratoiko lehen lasterkariak kontrol guneetatik pasako diren ordua.
1. Beunda (10. km) 09:45
2. Atabarreta (13. km) 10:10
3. Aratz (16,1. km) 10:35
4. Sancti Spir. (19,6 km) 10:48
5. Aketegi (23,2. km) 11:14
6. Oltze (26,6. km) 11:22
7. Urbia (28,5. km) 11:40
8. Itzubiaga (32,2 km) 11:52
9. Moano (34,2. km) 12:04
10. Oazurtza (37,8. km) 12:36
TRAFIKOA
1. Ertzaintzak kontrolatutako puntua: 06:30etik itxita. Bereizgarriak (laranja, berdea, hori eta arrosa) dituzten autoak bakarrik sartuko dira Zegamara.
2. Intxausti industrialdea: Aparkaleko nagusia.
3. Ibarreta: 4×4 ibilgailuentzako aparkaleku alternatiboa. Herrirako sarbidea oinez edo antolakuntzak jarritako autobus zerbitzua erabiliz.
4. Otsaurte: 06:30etik 14:00ak arte itxiko du Zegamarako sarbidea Ertzaintzak.