Jon Maiaren Ataungo kantaldirako sarrerak salgai daude
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/01/jon_maia_kantu-berri-bat-gara.jpg)
Jon Maia bertsolariak Kantu berri bat gara emanaldia egingo du, Ataunen, ekainaren 15ean. Herri Antzokian izango da kantaldia, 22:00etan hasita. Jentilbaratza elkartearen Mitoaldia egitaraua hasiko du. Sarrerak Errotaundin, Martintxon, Sutegin, Troskaetan eta Urbietan daude salgai, maiatzaren 30era arte. Gero, webgunean.