Kristina Berasainek Saharaz liburua aurkeztuko du bihar Zaldibian
Kristina Berasain kazetariak (Lizarra, 1973) Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren aurkezpena egingo du, bihar, Zaldibian. Xirika elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Joxepane ostatuaren goiko aretoan izango da, 18:30ean. Iaz argitaratu zuen liburua, Berria, Elkar eta Jakin etxeen Aleka bilduman. Mendebaldeko Sahararen «ahaztutako eta isilarazitako gatazka» du langaia.