Torturari buruzko ‘Bi arnas’ dokumentala eta saioa Olaberrian
Olargi memoria taldeak Bi arnas dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu ditu, ostiralerako. Udaletxean, 18:00etan hasiko da. Torturak jasan zituen Iratxe Sortzabalen eta haren ama Mari Nieves Diazen testigantza jaso zituzten Bi arnas lanean. Dokumentala ikusi ondoren, Imanol Artzuaga ekoizlearekin eta Nekane Txapartegi torturatu eta erbesteratuarekin solastuko dira.