Txakur jabe eredugarri izateko saioak hastear daude
Maiatzaren 28an hasiko da eta zortzi saio egin beharko dira titulua eskuratu aurretik. Sozializazio paseoek jarraipena izango dute.
Txakur eredugarri programaren bigarren formakuntzan parte hartzeko izena emateko epea zabalik du Beasaingo Udalak. Maiatzaren 28an egingo dute lehenengo saioa, 18:00etan Loinazko San Martin plazan. Zortzi saio presentzial izango dira, astearteetan. Amaieran azterketa gainditzen dutenek, txakur heziketa titulua jasoko da. Saio hauetan txakur jabeek txakurrekin parte hartuko dute. Jakin ere, sozializazio paseoek jarraipena izango dutela. Ostegunero, 18:00etan izango dira. Formakuntzan izena eman behar da parte hartzeko. Izena emateko, hemen.