3x3 txapelketa jokatuko da Antzizarren
Emakumezkoen eta gizonezkoen hamasei taldek parte hartuko dute. 10:00etan hasiko da.
Saskibaloiaren zaletuek Beasaingo Antzizar kiroldegian dute hitzordua larunbatean. 3×3 saskibaloi txapelketa jokatuko da bertan, 17 urtez azpikoena. Euskal Herri osoko taldeek parte hartuko dute. Emakumezkoetan, Goierri Meio, CB Araba, Zornotza ST, Paules, Easo Ibaeta Basket, Bera Bera, Lointek Gernika eta Fundacion Baskonia izango dira lehian. Gizonezkoetan, berriz, Fundacion Alaves Baskonia, Ibaizabal, Easo Gipuzkoa Basket, Jotake, Bilbao Basket Fundazioa, Araberri Basket Club, Zast Zarautz eta Barakaldo Basket.
Goizean, emakumezkoen partidak jokatuko dira. 10:00etan hasiko dira. Arratsaldean jokatuko dute gizonezkoek, 16:00etan hasita.
Beasaingo BKL saskibaloi taldeak antolatuta egingo da txapelketa. Herritar guztiak gonbidatuta daude Antzizar kiroldegira.