Azarola eta Etxeberria omendu dituzte Gabirian
Igandean ospatu zuten Gabirian jubilatuen urteko eguna. Ostatuko bazkarian 43 jubilatu elkartu ziren. Omenduak Mandiola baserriko Agapito Azarola eta Irubide etxeko Gabina Etxeberria izan dira. Bazkal ondoren, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariak, eta herriko bertso eskolako ikasleak aritu ziren. Sei saski ere zozkatu zituzten bazkaltiarren artean.