Kuxkuxturi buruzko dokumentala gaur, Seguran
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/05/kuxkuxtu.png)
Kuxkuxtu: parean, ondoan, elkarrekin dokumentalaren emanaldia egingo dute gaur, 18:00etan Danon Gelan. Ikus-entzunezkoa Arri Iraeta zumarragarrak egin du eta pasa den otsailaren 23an estreinatu zuten Urruñako (Lapurdi) Xaia ostatuan, Iparra-Hegoako egitarauren baitan.
Ordu hartan ikus-entzunezkoa ikusteko aukerarik izan ez zutenek, gaur izango dute aukera berri bat Seguran.