‘Emakumeen osasuna bizitzaren etapa guztietan’ hitzaldia Ordizian
Maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren barruan, Emakumeen osasuna bizitzaren etapa guztietan hitzaldia egingo dute, 18:00etan, Zuhaizti zentroan. Pepa Bojo Ballester psikologoak, emakumeen osasun prozesuak eta ikuspegi feministatik baldintzatzen dituzten faktoreak azalduko ditu.