Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala Naiara Irigoien nafarrak irabazi du. Ainhoa Sanz urretxuarrak podiumean sartzea lortu du. Gizonezkoetan, Omi Ryunosuke japoniarra izan da azkarrena. Gazte mailan, Angulo eta de Bilbao.
Legorretan, herrigunea zeharkatzen duen GI-2131 errepidean eskaripeko bi semaforo eta segurtasuneko elementuak jarriko dira. Altzaga eta Arama artean, berriz, GI-3871 bidea hobetzeko lanak egingo dira hainbat puntutan.
Junior trailean 150 gazte lehiatuko dira. Inoiz baino gehiago da hori. Dortsal guztiak esleitu dira bi txandatan; lehen aldia da hori.
Goierriko Gurutze Gorriak 50 boluntario pasako taldea mugiaraziko du hiru egunetan lasterkarien eta ikusleen osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Aholkuak ere eman dituzte.
"Banketxeen irabaziei aurre egin eta pertsona guztiontzako doako etxebizitzaren alde antolatzea eta borrokatzea da alternatiba bakarra, bankarien alde jarduten duten politikari profesionalen eraginetik kanpo", esan dute.
Ataunen 1960ko hamarkadan herriko emakumeei sukaldaritza ikastaroak eman zizkien Juliana Arratibelen errezetak bildu ditu Zeles Etxeberriak. Ataunikerrek liburua atera du.
Azken prestaketa lanak egiten ari dira gaur goiz-eguerdian Zegaman, igandeko 23. Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dena pronto izateko. Mendi korrikalarien festa, hala ere, gaur arratsaldean hasiko da, X. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalarekin.
Daniela Oemusek (Jena, Alemania, 1989) ondo gogoan du iazko lasterketa: ez soilik irabazi egin zuelako, bizitako guztiagatik. «Berriro esperimentatu nahi dut», nabarmendu du.
VIII. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan hasiko da dastaketa, eta ondoren, 19:00etan, erromeria izango da.
Zerbitzua hobetzeko eta "Legazpiko kaleak atseginagoak izateko" proposamen bat aurkeztuko du datozen asteetan udalean.
Izaskun Malkorra Zegama-Aizkorriko Ingurumena taldeko arduradunak dio euren lana «gehiago» baloratzen eta eskertzen dela. Ikusleen eta korrikalarien laguntza ere handitzen ari da
Legazpiko musikarien emanaldia 19:00etan hasiko da. Zazpi talde ari dira parte hartzen txapelketaren hirugarren edizio honetan.
Bare dator asteburuko kultur eskaintza. Antzerki bana Itsasondon eta Zumarragan, Ordiziako Dantza asteburua, Xabi Ormazabal Mendi festa Urretxun, Igartza Musika zikloko bi kontzertu Beasainen, zinema karteldegia... Ikus agenda albiste barruan.