Dani Garciak ez du Athleticen jarraituko
Dani Garcia futbolari zumarragarrak ez du Athleticen jarraituko. Sei denboraldi eman ditu Bilboko taldean. 194 partida jokatu ditu eta bi titulu lortu ditu: 2021eko Superkopa eta aurtengo Kopa. Garciak Urolan hasi zuen bere ibilbidea eta ondoren Realaren harrobian aritu zen. Alacanten eta Getaferen bigarren taldean jokatu ondoren, Eibarren jokatu zuen. 2.B mailatik Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Eibarretik Athleticera joan zen. Euskal selekzioarekin ere jokatu du. Garciak 34 urte bete ditu gaur.