Zegama maratoiaren astebururako prest
Azken prestaketa lanak egiten ari dira gaur goiz-eguerdian Zegaman, igandeko 23. Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dena pronto izateko. Mendi korrikalarien festa, hala ere, gaur arratsaldean hasiko da, X. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalarekin.
Boluntario talde bat, gaur goizean, Zegamako plazaren inguruan. Atzean, Aizkorri.Iñaki Gurrutxaga Goiz giro ederrarekin egiten ari dira Zegaman asteburuari begirako azken prestaketa lanak. Plaza inguruan sumatzen da mugimendurik handiena, baina inguruko kaleetan ere nabari asteburu ezberdin bat datorrela: espaloiak hesituta, furgoneta eta autokarabana gunea beteta… 23. Zegama-Aizkorri mendi maratoia igandean jokatuko bada ere, gaur arratsaldean hasiko da mendi korrikalarien festa: 16:00etan hasiko da X. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala.
MAIATZAK 24, OSTIRALA
X. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala
- 16:00. Zegamako plaza (Zati kronometrua Harriaundi-Iraule).
- Helmuga: Iraule (1.520 m).
- Distantzia guztira: 3.000 m.
- Desnibela: 1.015 m.
- Partaide kopurua: 250.
MAIATZAK 25, LARUNBATA
- 17:00-19:00. Dortsal banaketa
- 17:30. TOP10aren aurkezpena
MAIATZAK 26, IGANDEA
- 07:30-08:00. Zegamako plazatik autobusez Apeaderoraino igo daiteke, eta handik Sancti Spiritura Amezti elkartekoekin.
- 09:00. Maratoiaren irteera.
- 10:45-11:00. Lehen korrikalariak Sancti Spiritutik igaroko dira. 2,5 kilometrotan 500 metro igoko dituzte Aizkorriko kontrolgunera iritsi arte.
- 11:15-11:30. Lehen korrikalariak Aizkorrira iristeko ordua.
- 12:45. Ordu horretarako espero da lehen korrikalaria helmugan.
- 14:00. Sari banaketa.
- 17:00. Helmugaren itxiera













