Abiatu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoiko lasterkariak
Faborito guztiak aurrean egin dute herriko itzulia. Herrigunetik irten eta Aratzera igoko dira aurrena Otzaurtetik barrena; Aizkorri, Aketegi eta Andraitz tontorrak pasa eta gero, Oazurtzatik behera, berriz herrigunera iritsiko dira
Abiatu dira Zegama-Aizkorri mendi lasterketako lasterkariak. 9:00etan puntuan izan da irteera, bertara inguratu den jendetzaren animo oihuen eta txaloen artean. Lasterketa irabazteko faboritoak aurrean egin dute herriko itzulia mendirako bidea hartu aurretik. Kilian Jornet buruan, Manuel Merillas, Aritz Egea, Maialen Osa eta gainontzekoak ondoan joan dira. Emakumezkoen artean izan da azken orduko baja garrantzitsu bat. Sara Alonso donostiarrak, sare sozialen bidez zabaldu du, neumonia duela eta ezin izango duela gaurko lasterketan parte hartu.
42 kilometro aurretik
Eguraldia, momentuz, errespetatzen ari da eta betiko ibilbideari eutsiko diote. Herrigunetik irten eta Aratzera igoko dira aurrena Otzaurtetik barrena; Aizkorri, Aketegi eta Andraitz tontorrak pasa eta gero, Oazurtzatik behera, berriz herrigunera iritsiko dira