Sylvia Nordskar norvegiarrak lehen aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia, Kilian Jornet kataluniarrak hamaikagarren aldiz. Ikusi 23. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren laburpen bideoa.
Astigarreta auzoan Pentekosteak ospatu dituzte gaurkoan herri bazakariarekin eta erromeriarekin.
Irteerako, Otsaurteko, Sancti Spirituko, eta helmugako momentu onenak, argazkietan.
Lasterketa osoa buruan egin du norvegiarrak. Lehen txapela du. Lide Urrestarazu ordiziarrak lehen bosten artean bukatu du eta Malen Osa oñatiarra izan da lehen euskal herritarra
Kataluinarrak irabazi du 23. Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta gaurkoarekin, hamaika txapel ditu. "Atleta bezala formatu nau eta nire ibilbidea ezin da ulertu Zegama gabe", esan du. Elhousine Elazzaquik eta Bartlomiej Przedwojewskik osatu dute podiuma. Aritz Egea izan da lehen goierritarra eta lehen euskal herritarra (13.)
Argazki galeria albistean.
Juniorren mailan 150 lasterkari abiatu da, inoizko gehien.
Faborito guztiak aurrean egin dute herriko itzulia. Herrigunetik irten eta Aratzera igoko dira aurrena Otzaurtetik barrena; Aizkorri, Aketegi eta Andraitz tontorrak pasa eta gero, Oazurtzatik behera, berriz herrigunera iritsiko dira