Juniorrak ere abiatu dira
Juniorren mailan 150 lasterkari abiatu da, inoizko gehien.
Junior Trail lasterketa korrikalariak ere abiatu dira. 10:30ean irten dira. Inoiz baino korrikalari gehiago lehiatuko dira: 150. Salomon etxearen Next Gen zirkuituko lehen proba izango da. Gazteen artean kirol modalitate hau sustatzeko ekimena da eta, era berean, kiroltasuna, naturarekiko errespetua eta bizi ohitura osasuntsuak bultzatzeko helburua du. 10,4 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.