Urolaren gizonezkoen lehen taldeak mailari eustea lortu du
Urolaren gizonezkoen lehen taldeak hil ala biziko partida jokatu zuen atzo Deban, Amaikak Bat taldearen aurka, Ohorezko Mailan jarraitzeko. Urolak berdinketa behar zuen gutxienez itxaropenak izateko eta 0 eta 4 irabaztea irabazi zuen. Partida borobila jokatu zuten. Horri, eta gainontzeko zelaietako emaitzei esker, mailari eustea lortu zuen. Urretxu eta Zumarragako zaletu asko joan ziren partida ikustea. Klubak autobusa jarri zuen, gainera. Partidaren amaieran jokalariek senitarteko eta lagunekin ospatu zuten lorpena.














