Aurreskulari legazpiarrak "bikain" aritu dira Gipuzkoako aurresku txapelketan
Azken finalak larunbatean jokatu dira, Errenterian, eta Sustraiak taldeko bost dantzari izan dira bertan lehian.
Lezoko Lur Lacastak eta Amasa-Villabonako June Aguadok irabazi dute Gipuzkoako gazteen aurresku txapelketaren seigarren edizioa, A (2014-2015-2016) eta B (2011-2012-2013) sailetan, hurrenez hurren. Joan den larunbatean, hilak 25, jokatu ziren bi finalak Errenteriako Niessen Kulturgunean.
Sail bakoitzeko finaletan hamabina dantzari aritu dira lehian, eta horien artean Legazpiko bost dantzari ere izan dira, bostak Sustraiak dantza taldeko kidean: A sailean Araitz Mantxola eta Nora Lafuente, eta B sailean Araitz Berasategi, Jon Alberdi eta Nora Escudero. Nora Lafuente seigarrena geratu da A sailean, eta Jon Alberdi laugarrena eta Nora Eskudero seigarrena B sailean.
Hauxe izan da sailkapena:
A saila:
1-. Lur Lacasta (Lezo)
2-. Hugo Haro (Lezo)
3-. Gorane Villa (Lezo)
4-. Ane Perez (Lezo)
5-. Amaiur Iturbe (Lezo)
6-. Nora Lafuente (Legazpi)
B saila:
1-. June Aguado (Amasa-Villabona)
2-. Nora Davila (Zizurkil)
3-. Unax Ansola (Elgoibar)
4-. Jon Alberdi (Legazpi)
5-. Mairi Maya (Errenteria)
6-. Nora Escudero (Legazpi)
Sustraiak dantza taldeko arduradunek adierazi dutenez, “gure dantzariak bikain aritu dira, urtarrilean Legazpin hasi eta larunbatean Errenterian amaitu den txapelketa honetan hobekuntza handia izan dutela argi eta garbi utziz”.
Legazpikod antza taldeak txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle guztiak zoriondu nahi ditu. “Horrela segi eta datorren txapelketara arte!”.