Irulegiko gaztelura irteera antolatu dute iganderako

Irulegiko gaztelura mendi irteera antolatu dute Seguratik, igande honetarako. 8:30ean irtenda, egun osoko irteera izango da eta autobusez egingo dute joan-etorria. Herritar guztientzat irekita dago, helduentzako 10 euroko kostua izango du izen emateak eta haurrentzako 5 euro. Bihar izango da izena emateko azken eguna (646 559 820).