Migel Mari Jauregi 'Altzo' eta Alaitz Imaz onenak sega ligako lehen saioan
Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligaren lehen saioa jokatu da Bidania-Goiatzeko Arretxeko belardian.
Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra eta Alaitz Imaz izan dira onenak atzo Tolosaldeko Bidania-Goiatz herriko Arretxeko belardian jokatu zen atzo Euskal Herriko XV. Bakarkako Sega Ligaren lehen saioan. Gaztetxo txikietan beste zaldibiar bat nagusitu zen, Izar Mendizabal. Denera 32 segalari aritu dira lehian, bost kategoriatan banatuta.
Ligaxkako bigarren jardunaldia Nafarroako Basaburuan jokatuko da ekainaren 8an, Udaben, eta hirugarrena eta azkena Legorretan, ekainaren 30ean.
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- 1. Alaitz Imaz Tolosa
- 2. Luixa Uzkudun Etxenagusia
- 3. Ainara Otamendi Elizalde
- 4. Ainhoa Mazkiarain San Roman
- 5. Susana Lopez Bigas (Zaldibia)
- 6. Jugatx Agirre Zubizarreta
- 7. Sheyla Sarasola Mugertza
- 8. Uxue Iruretagoiena (Zaldibia)
Gizonezkoak
- 1. Altzo Jauregi (Zaldibia)
- 2. Mikel Lizartza Colomo
- 3. Amaiur Arrospide
- 4. Oier Urkola Arotzena
- 5. Julen Gabirondo
- 6. Josu Mendizabal (Zaldibia)
- 7. Manex Olaiz
- 8. Iñigo Etxabe Mendizabal
- 9. Oier Mitxelena Mazkiaran
- 10. Mattin Etxarri
Beteranoak
- 1. Pabi Astondoa
- 2. Joakin Garmendia
Gaztetxo heldunak
- 1. Harri Mitxelena
- 2. Inge Goikoetxea
- 3. Nahia Aranzabe
- 4. Iune Mikeo
- 5. Aner Zunzunegi
- 6. Xuban Gartzia
Gaztetxo txikienak
- 1. Izar Mendizabal (Zaldibia)
- 2. Irati Tome
- 3. Haizea Larrañaga
- 4. Mari Olazar
- 5. Xare Iriondo
- 6. Claudia Pellus