Jose Antonio Calvok Euskadiko toka txapelketa irabazi du
Jose Antonio Calvo urretxuarrak Euskadiko toka txapelketa irabazi zuen atzo. Legazpiko Danantzako klubeko kideak 18 joaldi egin zituen. Txapeldunordea Urretxun bizi den Ino Ugarteburu ezkiotarra izan zen, 15 joaldirekin. Bera ere Danantzako taldeko kidea da. Iaz ere Calvok irabazi zuen Euskadiko txapelketa.