Ukendu tailerra antolatu dute Clara Gutierrezekin

Ekain Kulturalaren egitarauaren baitan, ukenduak egiten ikasteko saioa antolatu dute ekainaren 2an, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Clara Gutierrez botaniko eta etnobotanikoak gidatuko du saioa. Barduliarrak elkartean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara, eta izen emateak 3 euroko kostua izango du. Izena mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean eman daiteke.