Ateak Irekin, familiei azken ahalegin-deia
Udan hiru asteko egonaldirako 32 gazte euskal-estatubatuar ekarriko dituen Ateak Ireki programaren arduradunek Goierriko familiei azken deia egin diete, etxean hartzeko. Harrera-sendi gehiago behar dituzte oraindik, eta izen-emate epea bigarren aldiz luzatu dute. Maiatzaren 31ra arte eman dezakete familia goierritarrek izena, ateakireki.eus webgunean. Dagoeneko zenbait sendi animatu dira –argazkian–, eta lehen bilera bat egin dute.