Herri lurrei buruz bilera egingo dute gaur Zaldibian
Zaldibiako Udalak herri lurren inguruko bilera-saio irekia antolatu du. Gaur 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan elkartuko dira udal ordezkariak eta gaiarekin interesatu daukaten herritarrak. Herri lurretan 2023an egindako lanak eta 2024an burutzeko asmoa dutenak aurkeztuko dituzte bileran: itxiturak, sasi garbiketak, landaketak, edota baso-lur erosketak, besteak beste.