Sendabelarren hilabetea izango da ekaina
'Ekaina, sendabelarrak nahi adina' zazpi ekintza desberdinez osaturiko egitaraua antolatu du Arrano Kulturak.
Ekainean sendabelarrekin loturiko hainbat ekintza antolatu ditu Arrano Kulturak, Ekaina, sendabelarrak nahi adina goiburupean. Belarrak ezagutu eta jasotzeko mendi bueltak eta askotariko tailerrak izango dira, hilabete osoan zehar, sendabelarren inguruko jakinduria jasotzeko. Denera, zazpi ekintza desberdin antolatu dituzte, eta aditu desberdinak izango dituzte bidelagun. Garbiñe Larrearekin ukenduen tailerra egingo dute larunbatean, eta Izaskun Gurrutxagarekin, berriz, hortzetako pasta egiteko tailerra.
EGITARAUA
- Ekainak 1, larunbata
10:00-12:30: Zazpi sendabelar ukendua eiteko tailerra. - Ekainak 5, asteazkena
18:30-20:30: Gorputzeko xaboia egiteko tailerra. - Ekainak 8, larunbata
9:00-13:00: Mendi buelta belarrak jaso eta ezagutuz. - Ekainak 12, asteazkena
18:30-20:30: Arropa eta ontzi garbigailurako xaboia egiteko tailerra. - Ekainak 21, ostirala
18:30-20:30: Hortzetako pasta egiteko tailerra. - Ekainak 22, larunbata
9:00-13:00: Mendi buelta belarrak jaso eta ukendua egin. - Ekainak 26, asteazkena
18:30-20:30: Krema hidratatzailea sendabelarrekin.
Plazak mugatuak izango direnez, aldez aurretik izena eman behar da, arranoingurumena@hotmail.com epostara idatzita. Jarduerako, bost euro ordaindu behar dira.
Tailerrak Arrano elkartean egingo dituzte, eta mendi bueltak eta irteerak Beasaingo plazatik abiatuko dira.