Aizaleku mendiko festa igandean ospatuko dute

Gabiriaren eta Legazpiren arteko Aizaleku tontorrean urteroko festatxoa egingo dute, igandean, aztiriarrek antolatuta. 11:00etan, meza izango da gurutzearen ondoan. Ondoren, Euxebio eta Aratz Igartzabal osaba-iloba bertsolarien saioa, trikitilariak eta txistulariak ariko dira. Hamaiketakoa aterako diete joaten diren guztiei.