Autobus geltokietan aldaketak izango dira igandean

Igandean Ordizian egingo den Euskal Eskola Publikoaren jaia dela eta, aldaketa batzuk izango dira autobusen geldialdietan: Beasain norabideko Lurraldebus-Goierriko autobus geltokietan (Bizkaia Pasealekua, Jose Arana, Ordizia eta Urdaneta 40. zenbakian) ez da autobusik geratuko; Otegieneko geltokian eta Urdaneta 78ko (Malkasko) geltokietan geratuko da.