Barandiaranen Sara etxera bisita gidatua, bihar

Jose Migel Barandiaran antropologoaren Ataungo Sara etxea eta haren lan-gela ikusteko bisita gidatua antolatu du Barandiaran Museoak. Bihar 11:00etan hasiko da, museoan bertan. Oinez joango dira Murkondo auzoko etxera. Bi ordu iraungo du; 14 urtetik gorakoentzat da. Izena eman eta 6 euro ordaindu behar da.