Mila Sukiak Ordiziako zinegotzi izateari utzi dio
Ordizia Orain koalizioa ordezkatuz zinegotzi izan da azken bederatzi urteetan.
Mila Sukiak Ordiziako zinegotzi kargua utzi du. Atzo egin zen udal osoko bilkuran aurkeztu zuen errenuntzia, eta Julen Iraolak hartuko du haren lekukoa.
Bederatzi urte egin ditu udalean hautetsi modura Sukiak Ordizia Orain koalizioa ordezkatuz.
Lehen aldiz zinegotzi hautatu zutenean hark esana da bi agintaldi baino gehiago ez zituela egingo udalean, eta denera bederatzi urte egin ditu azkenean.
Sare sozialen bidez zabaldu duen mezuaren arabera, Sukiak nabarmendu du “proiektuak direla axola” dutenak, eta eskerrak eman dizkie azken udal hauteskundeetan haien aldeko bozka eman duten herritarrei: “Zuei esker lortu genuen tokiko politikan politika egiteko beste modu bat sartzea, berdintasunaren, feminismoaren eta justizia sozialaren printzipioetan oinarritutako gizartea lortu nahi duena, guztiontzako bizi-kalitate on bat izatea, inor atzean utzi gabe”.
View this post on Instagram