Tenpora taldearen kontzertua Igartzako jauregian

Tolosaldeko bost musikarik osatzen duten Tenpora taldeak kontzertua joko du gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian. Iaz kaleratu zuten Ama diskoaren kantuak izango dituzte oinarri. Tenpora 2013an sortutako pop eta jazz taldea da. Bost musikariz dago osatuta: Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa eta teklatuak), Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa) eta Elene Arandia (ahotsa). Igartza Musika Zikloan joko dute gaur, 20:00etan.