Irantzu Aizpururen omenezko txapelketa jokatu dute Loinatz Futbol Zelaian
Irantzu Aizpuru Memoriala jokatu du aurten ere Goierri Gorrik eta Realak familiakoei haren omenezko lore-sorta eman ondoren.
Aurten ere, beste urte batez Irantzu Aizpururen omenez bildu da Loinatz Futbol Zelaian beasaingo futbolaren komunitatea. Goizeko 12etan, partidaren aurretik, Aizpururen senideei lore-sorta bat eman diete jokalariek eta txalo artean hartu ditu hauek harmailak. Senideak, taldekideak izandakoak eta Beasaingo eta orokorrean Goierri Gorriko komunitatea izan dira bertan. Omenaldi xume honen ondoren, Realaren aurkako lagunartekoa jokatu du Goierri Gorrik eta partidaren hasiera aldera penaltiz aurrea artu duen arren etxeko taldeak 2-3 galdu du azkenean.